XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(10) Maitasunak ez dio lagunari gaizkirik egiten; beraz, legearen betea maitasuna da.

(11) Bestenaz ere badakizue zoin denboretan garen: ordu da lotarik atzar zaitezten.

Sinetsi dugunean baino hurbilago dugu orai salbamendua.

(12) Gaua badoa, eguna hurbildua Eguna hurbildua. Eguna (1Kor313) edo Jaunaren Eguna (1Kor18;55:2Kor114), Kristoren bigarren etortzearena zen. Lehen girixtinoek uste zuten denbora hura ez zela urrun (1Kor729;1P47).

Ken ditzagun ilunbetako egintzak, eta jantz argitako armak.

(13) Egunaz bezala ibil gaitezen oneski, ez sabelkeria eta mozkorkerietan, etzankeria eta likiskerietan, eztabada eta norgehiagokerietan.

(14) Bainan jantz Jantz. Paulok maiz erraiten du girixtinoa Kristoren baitan bizi dela (611125:2Kor517...). Beraz haren sendimenduetan, haren ikusteko eta maitatzeko moldean sartu behar du (Flp25) Jesu Kristo Jauna; ez haragiaz Haragiaz, ikus 83 oharra griña, haren gutizia tzarren (asetzeko).

Fede ahulekoari ongi-etorri egin 14 (1) Fede ahulekoari Fede ahulekoari. Girixtino berri zenbaitek haragirik ez zuten jaten ez eta arnorik edaten (142,21). Paulok erraiten die beren kontzientziari jarraik dakizkion (145-6). Eta beste girixtinoei galdatzen die maitasuna pratika dezaten beren anaia fede ahuleko horien alderat, batzuk besteak jujatu gabe (143-4) ongi-etorri egiozue, arrazoinak eztabaidatu gabe.

(2) Batek uste du denetarik jan dezakela; ahulak, aldiz, baratzekaririk baizik ez du jaten.

(3) Jaten duenak ez beza jaten ez duena gutiets; eta jaten ez duenak ez beza jaten duena juja, Jainkoak ongi-etorri egin baitio.

(4) Nor zara zu beste baten sehia jujatzeko? Xutik dagon ala eror, haren nausiaren egitekoa da.

Eta xutik dagoke, Jaunak xutik atxik baitezake.

(5) Batek holako eguna halakoa baino gehiago dauka, beste batentzat egun guziak berdinak dira.

Bakoitzak bere gogoan segurtamen osoa begira dezala.

(6) Egunaz axolatzen dena, Jaunarentzat axolatzen da; jaten duenak, Jaunarentzat jaten du, Jainkoari eskerrak emaiten baitizkio; jaten ez duenak, Jaunarentzat du ez jaten, eta Jainkoari eskerrak emaiten dizkio.

(7) Gutarik nehor ez da beretzat bizi, ez eta nehor beretzat hiltzen: (8) bizi balinbagara, Jaunarentzat gara bizi, eta hiltzen bagara, Jaunarentzat gara hiltzen.

Beraz hilik ala bizirik, Jaunarenak gara.

(9) Zeren huna zergatik hil eta berriz bizi den Kristo: (...).